Urte sasoiak

Urtesasoiak.com webguneak hainbat erakunderen arteko lankidetzari esker egindako egitasmoa da. Formula publiko-pribatua euskal kulturgintzarako guztiz egokia da, behin gehiagotan gaur egungo egoera kontuan izanda, eta edozein unetan be, gizarte kohesioa eta bizitasuna bultzatu nahi duen politikaren adierazgarri baida.

Urtesasoiak.com webgune bat baino gehiago da. Euskal tradizio, abesti, ohitura eta argazki sorta bat baino gehiago da. Gizakiak eta naturaren arteko harremanak adierazteko mendeetan zehar metatu diren kultur arrasto guztiak batzen dituen plaza irekia da, Euskal Herriaren kultura, etnografia eta ohitura-ondareak. Erakusleiho honi esker euskal herrietan gorderik dagoen altxorra ezagutarazi dezakegu eta hurrengo belaunaldiei transmititu.

Urtesasoiak webgunea

Web orrira sarrera urtesasoiak

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
  • Labayru ikastegiaren logoa
  • Ikastolen elkartearen logoa